“EUSKAL KULTURAZ GOZATZEN” EKIMENA

Euskal kultura zabaldu eta euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleek ekimen berri bat jarri dute martxan.

 

DBHko 3 eta 4. mailako ikasleen artean "Euskal Kulturaz Gozatzen" ekimena abiatu dugu  ikasleek, irakasleek, irakasle ez diren langileek eta familiek goza dezagun. Astez aste Euskal Kulturaz gozatzeko proposamena egingo dugu eta proposamenen berri  boletin digitalaren bitartez izango duzue. 

Aste honetako proposamenak DBH 3A  gelako ikasleok egin ditugu:

          - Berri Txarrak taldearen "Dardara" dokumentala ikustea. Maiatzaren 2an Urnietan. Azkar erosi sarrerak edo parte hartu zozketan hemen  

          - "Handia" Pelikula ikusteko proposamena. 

          - ETS "En To el Sarmiento" Arabar Errioxako taldea entzutea. 

                          DARDARA                     HANDIA TRAILERRA                   ETS "En To el Sarmiento"

Ondo pasatu eta gozatu!