EUSKAL DIASPORA

Euskal diaspora aztertu dute DBH 4. Mailako ikasleek ingelesez.

Ingeleseko ikasgaian, 4. DBHko ikasleek migrazioa landu dute lehen lauhilekoan. Horretarako, horren inguruko hainbat hitz ikasi dituzte, eta migrazioaren arrazoiak eta nondik norakoak ezagutu dituzte. Migrazioaren gaiari lotuta, aukera ezin hobea izan dute euskal diasporaren berri jasotzeko. Baina ikasleek ez dute soilik informazioa jaso: ikasitakoa praktikan ere jarri dute, eta 2. DBHko ikasleei horren berri eman diete ahozko aurkezpen baten bitartez. Aukera ezin hobea izan da ikasleek, bai 4. DBHkoak eta bai 2. DBHkoak, euskal kulturaren berri jasotzeko (esaterako, Inesa Gaxen, Joseba Zulaika eta Joseba Sarrionandiaren aurkezpenak prestatu dituzte) edota beraien inguruko gazteen errealitatea ezagutzeko (migratu duten hainbat senideren berri eman dute ikasleek).