EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOAREN KONTZERTUA

Otsailak 26an DBH 3. mailako ikasleek Kursaal aretoan Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertuaz gozatzeko aukera izan zuten.

 

Otsailak 26an DBH 3. mailako ikasleak Kursaal aretora joan ziren, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa entzutera. 

Kontzertua Lucía Marin orkestra zuzendariak zuzendu zuen eta honetaz gain, emanaldian narratzaile bat eta bi dantzarik ere parte hartu zuten.

Irudimenaren bitartez, Europako iparraldera bidaiatzeko aukera izan genuen, Grieg eta Sibelius konpositoreen musikaz gozatuz.

Kolorez betetako kontzertua izan zen, paisaiak eta sentipen biziak irudikatu baitzituzten musikariek.