EUREKA! ZIENTZIA MUSEORA IRTEERA

Udaberriko oporren aurretik, martxoaren 20an, DBH 2. mailako ikasleek zientzia museoa bisitatu zuten.

Matematika eta Teknologia arloek antolatuta,  museoa bisitatzeaz gain, bi tailer interesgarri egiteko aukera izan zuten. 

Math mistery Box II tailerra izan zen hauetako bat. Kutxa batean, hainbat eta hainbat problema matematiko ebatziz joan ziren, eta kandadu guztiak irekitzean azken misterioak ezkutatzen zuena ezagutzea lortu zuten. Newtoni bezala baten bati sagarra buru gainean erori zitzaion. Eureka! 

Beste tailerra berriz LEGO robotika IV izan zen. Jarraibide guztiak segituz eta urratsez urrats joanda eraiki zuten, trebezia handiz, esku robotiko bat eta baita programatu ere.