EUREKA: ZIENTZIA EDO MAGIA?

DBH 2. eta 3. mailako ikasleak egun batez zientzialari izateko aukera izan zuten, hurrenez hurren, martxoaren 10ean eta 17an Eureka Zientzia Museora egindako irteeran.

Joan den martxoaren 10ean, Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasleak Eureka Zientzia museoan izan ziren. Bertan matematikako eta teknologiako bi tailer egiteko aukera izan zuten. Matematikako tailerrean, scape room moduko bat aurkeztu ziguten, bertan hainbat proba eta erronka gainditu behar izan genituen misterioz jositako kutxa ireki ahal izateko. Teknologiako tailerrean, bestalde, lego piezekin osatutako robota eraikitzeko aukera izan genuen. Horretaz gain, museoko txoko ezberdinak bisitatu genituen.

Martxoaren 17an, 3. mailako ikasleak ere bertara joan ginen eta Fisika eta Biologiako bi tailer egiteko aukerak hautatu genituen. Fisikako tailerrean elektrizitatearekin lotutako zenbait esperientzia bizitu genituen, ikasleak beraiek esperimentuaren parte izateko aukera edukiz. Biologiako tailerrean, berriz, izaki bizkidun batzuen zelulak aztertu genituen mikroskopio baten laguntzaz, eta gainera, ikasleen beraien zelula propioak ere aztertuz amaitu zen tailerrra. Azkenik, museoa bisitatzeko aukera ere izan genuen.

Benetan interesgarriak izan ziren egin genituen jarduerak, denok zientzialari egun batez!"