ESKOLARTEKO BERTSO PAPER LEHIAKETAREN SARI BANAKETA

LH5 eta LH6ko lau ikaslek irabazi zuten saria.

Aurtengo ikasturte berezi honetan, iaz ikastolak antolatutako bertso eskolako ikasleei aukera eman zaie  parte hartzeko Ikastolen Elkarteak antolatzen duen Gipuzkoako Eskolarteko bertso idatzien txapelketan.

Parte hartzea internet bidez bete beharreko galdetegi batekin egin zuten, eskola orduetan.

Sari banaketa, berriz,  asteartean, martxoaren 2an izan zen Hernaniko Biteri Kultur Etxean.

Bertaratu zirenentzat bertso saio polit bat antolatu zuten, Gaztelumendi eta Arana bertsolariek ederki girotu zuten saioa, ondoren sari banaketa egin zen. 

Egapeko 4 ikasle izan ziren sarituak eta oholtza gainera saria jasotzera igotzean beraiek egindako bertsoak abestu zituzten.

Zorionak Markel Azkarate,  Alena Cortés, Nahia Iñurrita, eta Leire Revuelta!!