ESKOLAKO MATERIALA MOZANBIKERA IRITSI DA

Egapeko komunitate osoari Mozanbiketik eskerrak bidali dizkigute.

 

Pasa den otsailean LH 6. mailako ikasleek egindako eskolako material bilketa Mozanbikera iritsi zen uztailean. Massacako komunitateko familiek, Casa do Gaiatotik, eta Mozanbike Surreko kideek esker onak bidali dizkigute, baita beraien poza eta eskertza adierazteko ondorengo bideoa ere.

Lan bikaina egindakoa!  GORA Egape Ikastolako komunitatea!!