ESKOLA DIGITALAREN 6. JARDUNALDIAK

Azaroaren 26an, Josune De Sosak, Egape Ikastola BHIko irakasleak, Eskola Digitaleko 6. jardunaldietan parte hartu du ikastolako ibilbidea eta praktika azalduz.

 

Azaroaren 25 eta 26an egin ziren HEIZEk eta EHIGEk antolatutako Eskola Digitalaren 6. Jardunaldiak. Pandemiak hezkuntza sistemari eta ikaskuntza prozesuei eragindako lurrikaratik haratago, eskola-komunitateek, hezkuntzaren hobekuntzan inplikatutako eragile guztiekin batera, ​etorkizuneko eskola irudikatu nahi izan dute 6. jardunaldi hauetan, XXI. mendeko erronkei aurre egiteko ikasleek behar dituzten gaitasunak garatzen lagunduko diena.

Jardunaldien bigarren egunean adituen hitzaldiak, tailerrak eta ikastetxeetako esperientziak izan zituzten eta bertan Egape Ikastola BHIko Josune de Sosak hezkuntza egungo egoerara nola egokitu azaldu zuen. Horretarako Bigarren Hezkuntzan azken urteetan egindako ibilbidea azaldu zuen eta gure ohiko praktikak pandemia garai honetan nola osatu ditugun. Ikasleen arteko arrakala digitala sahiestu da Egapen gure inbilbidean hartutako erabakiei esker.

Josune De Sosari egindako elkarrizketa ikusgai HEMEN.