ESKOLA AGENDA 2030 PROGRAMAN MOTIBAZIO ETA SENTSIBILIZAZIO FASEA MARTXAN DUGU

Bigarren Hezkuntzako EA30 taldeko irakasleek motibazioa eta sentsibilizazioa sustatu nahiean “pilulatxo” hau sortu dute.

Aurten 7. helburuari helduko diogu: ENERGIA ESKURAGARRI ETA EZ KUTSATZAILEA. Zazpigarren helburu honen xedea guztiontzat energia eskuragarria, segurua, jasangarria eta modernoa bermatzea da eta, era berean, iturri berriztagarrietatik datorren energia eta energia-eraginkortasuna handitu nahi dira. 

Energiak mundua mugiarazten du eta beharrezkoa da egunerokotasuneko edozein ekintza egiteko. Gaur egun, milioika pertsona bizi dira elektrizitaterik gabe, eta munduko biztanleriaren heren batek baino gehiagok erregai kutsatzaileak erabiltzen ditu janaria prestatzeko, haien osasuna asko kaltetuz. Horren harira, aurten aukeratutako leloa, hauxe da: Energia, bizitzaren motorra! 

Hau guztia dela eta, Egapeko EA30 taldetik martxan jarri gara gure ikasleekin, irakasleekin eta irakasle ez diren langileekin, sentsibilizazio kanpaina bat egiteko. Oraingoiz hauek dira egin ditugun lanak: 

- Ostadar txiki taldea berrantolatu, taldekide berriei ongietorria eginez.

- Txoko berdeak eguneratu, apaindu ditugu. 

- Ikastetxeko eraikinetan karteltxoak jarri ditugu, hondakinen kudeaketari, uraren erabilerari eta energia aurrezteari garrantzia emateko. 

- Ikasle guztiek ikastetxean bete beharreko konpromisoen berri eman dugu.

 - IRAES 21 sareko blogean lehen argitalpena egin dugu, Ostadar Txiki taldearen argazkia jarriz. 


Ikasgelako artikulua denon interesekoa izango delakoan: 
https://www.berria.eus/ikasgela/berriak/xehetasuna/energia