ESKOLA AGENDA 2030

2025/2026 ikasturtean ere, Eskola agenda 2030 programa martxan da!

Ikasturte hasierarekin bat eginez, aurtengo Eskolako Agenda 2030 programa martxan jartzeko lehen urratsak ematen ari gara. Programa bi ikasturteko zikloetan garatzen da eta ziklo bakoitzean Garapen Jasangarrirako Helburu (GJH) bat lantzen da. Une honetan, GJH 11: Hiri eta Komunitate iraunkorrak lantzen ari gara, eta zehazki, Kultura aniztasuna da jorratzen ari garen gaia.
Oraingoan, bi ikasturtetako zikloari amaiera emango diogu. Iaz diagnostikoa burutu genuen eta aurten, esku-hartze plana gauzatuko dugu.
Beraz, iaz ateratako ondorioetatik lehentasunak markatu eta ikasturte honetan aurrera eramango ditugun ekintzak zehaztuko ditugu. Ekintza hauek aurrera eramateko denon parte–hartzea eta inplikazioa eskatzen dugu.
Hasteko, aurtengo eko-ordezkariak izendatu ditugu eta motibazioa jarduera bezala, iazko eko-ordezkariak aurtengoei informazio transmisioa egin diete. Gainera, ikastolako sarrerako horma- irudia “Kultur aniztasuna” gaiarekin apaindu dugu, eskola komunitate osoari gaia gogoratu eta martxan gaudela azaltzeko.