ERREMONTEA GALARRETAN

Abenduaren 2 eta 4an DBH 4. mailako ikasleak Galarretako frontoian izan dira Erremontearen xehetasunak ezagutzeko.

 

Heziketa Fisikoa jakintzagaiko jarduera osagarri hau eduki curricularrak zabaldu eta sakontzeko helburuarekin antolatu da. 

Gure ikasleek, Endika Barrenetxea erremontista profesionalaren eskutik, erremontearen historia, erabiltzen den materiala eta arauen inguruko azalpenak jaso dituzte. Horretaz gain, erremontea praktikatzeko aukera ere izan dute.

Zati batean Udalaren dirulaguntza jasotzen duen jarduera osagarria da.