ERREMONTEA GALARRETAN

Abenduaren 11 eta 13an DBH 4. mailako ikasleak Galarretako frontoian izan dira Erremontearen xehetasunak ezagutzeko.

 

Heziketa Fisikoa jakintzagaiko jarduera osagarri hau eduki curricularrak zabaldu eta sakontzeko helburuarekin antolatu da. 

Gure ikasleek, Imanol Ansa eta Endika Barrenetxea erremontista profesionalen eskutik, erremontearen historia, erabiltzen den materiala eta arauen inguruko azalpenak jaso dituzte. Horretaz gain, erremontea praktikatzeko aukera ere izan dute.