ERREMONTEA EZAGUTZEN

Urriaren 28an eta 30an DBH 4. mailako ikasleak Galarretako frontoian izan dira Erremontearen xehetasunak ezagutzeko.

Gorputz hezkuntzako jakintzagaiko jarduera osagarri hau eduki curricularrak zabaldu eta sakontzeko helburuarekin antolatu da. 

 

Gure ikasleek, Endika Barrenetxea erremontista profesionalaren eskutik, erremontearen historia, erabiltzen den materiala eta arauen inguruko azalpenak jaso dituzte. Horretaz gain, erremontea praktikatzeko aukera ere izan dute.