ERDI AROA EZAGUTZEKO IRTEERA

DBH 2. mailako ikasleek ostegunean Segura bisitatu zuten Erdi Aroaz ikasitakoa bertatik bertara ikusi eta barneratzeko.

Geografia eta Historia arloan, Erdi Aroaz ikasitakoa Segurara egindako irteeran lantzeko aukera izan zuten DBH 2. mailako ikasleek.

Ardixarra eraikinean kokatuta dagoen museoa ikusi zuten lehenik, eta bertan garaiko etxeen eta altzarien adibideak ezagutzeaz gain, Segurak historian zehar izan duen garrantzia ere azpimarratu zitzaien. Segurako hiribilduak berebiziko garrantzia hartu zuen, Nafarroa-Arabatik Gipuzkoara sartzeko bide nagusia bertatik igarotzen zelako eta aduana bertan kokatzen zelako.

Museoko bisita eta gero, Segura bera ezagutzeko aukera izan zuten, honakoak ikusiz: hiribilduaren harresia nondik zihoan, ate nagusiak non zeuzkan, karkaba bat zertarako zen, eta azkenik, harresiaren parte zen herriko elizak zer ezkutatzen zigun, kanpoko alde gotiko eta barneko erretaula barrokoarekin. 

Egin klik HEMEN argazki guztiak ikusteko.