ERAGIN PEDALEI!!!!

DBH 1. mailako ikasleak Heziketa Fisikoko azken saioetan bizikletan ibiltzeko trebetasunak lantzen aritu dira.

Aurten ere, azken hiruhilabetean, Heziketa Fisikoa jakintzagaiaren barruan, “Bizikleta” Ikas-egoera lantzen ari dira. Bere helburua gazteek bizikletaren aukera izatea da, bai garraiobide gisa, bai aisialdirako aukera bezala.

Asko dira bizikleta adin horietan hartzeak dakartzan abantailak: autonomia handiagoa, jarduera fisiko gehiago, joan-etorrietan ingurumen-eragin minimoari begirako sentsibilitatea, bide-segurtasunaren gaineko ezagutza, eta, finean, bizi-kalitate hobea guztiontzat.

Unitate honetan lantzen diren helburuen artean, honakoak ditugu: bizikletaz modu autonomo eta seguruan ibiltzea, txirrindularitza-gaitasun seguruak sustatzea eta garatzea, erabilera egokirako jarrera positiboak lantzea, Bide-Hezkuntzaren ezagutzak eta ulermena areagotzea, oinarrizko mekanika ezagutzak barneratzea, Urnieta inguruko bizikleta bideak ezagutzea eta aisialdirako aukera bezala eskaintzea.

Ikas-egoeraren azken xede polit eta atsegina egiteko eta ikasitako guztia praktikan jartzeko, bizikletak, kaskoak eta tramankulu guztiak hartuta, ekainaren 20an Leitzaranera irteera egingo dute.

Ondo ibili!!!!!