ERAGIN PEDALEI !!!!!

DBH 1. mailako ikasleak heziketa fisikoko azken saioetan bizikletan ibiltzeko trebetasunak lantzen aritu dira.

 

Urtero, azken hiruhilabetean, Heziketa fisikoan “Bizikleta” Unitate Didaktikoa lantzen dute. Bere helburua, gazteek bizikletaren aukera izatea da, bai garraiobide gisa, bai aisialdirako aukera bezala.

Asko dira bizikleta adin horietan hartzeak dakartzan abantailak: autonomia handiagoa, jarduera fisiko gehiago, joan-etorrietan ingurumen-eragin minimoari begirako sentsibilitatea, bide-segurtasunaren gaineko ezagutza, eta, finean, bizi-kalitate hobea guztiontzat.

Unitate honetan lantzen diren helburuen artean, honakoak ditugu: bizikletaz modu autonomo eta seguruan ibiltzea, txirrindularitza-gaitasun seguruak sustatzea eta garatzea, erabilera egokirako jarrera positiboak lantzea, Bide-Hezkuntzaren ezagutzak eta ulermena areagotzea, oinarrizko mekanika ezagutzak barneratzea, Urnieta inguruko bizikleta bideak ezagutzea eta aisialdirako aukera bezala eskaintzea.

Unitateari amaiera polit eta atsegin bat emateko eta ikasitako guztia praktikan jartzeko, bizikletak, kaskoak eta tramankulu guztiak hartuta,ekainaren 19an Leizaranera irteera egingo dute.

Ondo ibili!!!!!