ENRAIZA DERECHOS-HONDAKINIK GABEKO IKASTETXEAK

Apirilaren 26an 3.mailako ikasleek “Enraíza Derechos” gobernuz kanpoko erakundeko Yolanda Garcíaren bisita izan zuten.

Enraiza Derechos erakundetik pertsona guztientzako elikadura nahikoa, osasungarria, jasangarria eta bidezkoa izateko eskubidea sustatzen dute. Afrikako eta Hegoameriketako hainbat herrialdetan egiten dute lan, hala nola, Perun, Bolibian, Senegal eta Mozambiquen. Gainera, gure lurraldean sentsibilizazioa eta Hezkuntza Eraldatzailea sustatzeko hitzaldiak eta tailerrak ematen dituzte. Garapenerako proiektuen  alde egiten dute, bakoitzaren gizaki eta herri nortasuna errespetatuz eta giza eskubideak  eta genero-berdintasuna bermatuz.

Aipatutako tailer horietako bat egin dute 3.mailako ikasleek: Hondakinik gabeko ikastetxeak tailerra hain zuzen ere. Tailer honen bitartez elikagai-hondakinaren arazo handia eta planetaren kontserbaziorako ekoizpen- eta kontsumo-jarraibide iraunkorrak hartzeko beharra ezagutarazi dizkiete. Haurrak eta gazteak sentsibilizatzea ezinbestekoa da iraunkortasunarekin eta justiziarekin konprometitutako herritartasuna lortu nahi badugu.

Bingora jolastuz elikagaiak alferrik ez galtzearen garrantzia ikasi zuten, bai eta galera hori ahalik eta txikiena izateko hainbat baliabide ere. Animatu zaitezte zuek ere elikagai galeraren inguruko hausnarketa egitera eta bat egin ekimenarekin eta kendu kiloak zakarrontziari!