ENPRESA JASANGARRI BAT EZAGUTZEN

DBH 3. mailako “Atrévete a pensar” ikasgaiko ikasleak Errenteriako paper fabrikan izan ziren atzo.

 

Ikasturtean zehar hainbat gai jorratu ditugu. Azken saioak ingurumenari eskaini dizkiogu. Horietan, birziklatzearen beharraz eta ekonomia iraunkor eta zirkular baten beharraz hausnartu dugu; klima-aldaketaren arrazoi nagusiak ezagutu ditugu; gure Ikastola ecofriendly eskola  bihurtzeko moduari buruzko hainbat proposamen ere egin ditugu. 

Gaiari itxiera bikaina emateko asmoz, Errenteriako Papresa prentsa-paperaren fabrika bisitatu dugu. Bisitaren helburua enpresa kutsatzaileenetako bat ingurumena errespetatzen duen enpresa nola bilakatu den ikustea izan da. Era berean, paper birziklatuaren ekoizpena, fabrikazio-prozesuan erabilitako uren arazketa-prozesua eta, azkenik, enpresa jasangarrien beharraren  inguruan hausnartzea izan dugu xede.