EMAKUMEAK ZIENTZIAN: IRATI ABAD

Emakume eta neska zientzialarien egunaren ospakizunarekin amaitzeko Irati Abad Egape Ikastolako ikasle ohia gonbidatu dugu gure ikasgelatara.

Iratik  biologia ikasketak egin ditu eta egun, Bilboko Achucarro zentroan lanean dihardu garuneko zelulak ikertzen. 
Bere aurkezpenarekin eta erabili dituen irudiekin emakumeek zientzian duten presentzia eta hartzen duten tokia  ikusi  dugu . Guztiarekin,  mezu argi eta garbi bat jaso dugu, benetan izan nahi dugun horretan indarrak jarri behar ditugula eta ez dugula inolaz ere etsi behar. 
Bosgarren  eta seigarren mailako ikasleok arretaz eta interesez jaso dugu zure hitzaldia. 
Mila esker eta zorte on zure ibilbidean!!
Honekin batera 5A gelako ikasleek emakume zientzialari ospetsuen izenekin eta euren asmakizunekin osatu dituzten kopla polit hauek entzuteko aukera paregabea  eskaintzen dizuegu.