EMAKUMEAK ZIENTZIAN: BIOMAGUNERA BISITA ETA JUNE GURRUTXAGAREKIN HITZALDIA

Otsailaren 11ean Emakume eta neska zientzialarien eguna ospatu zenez, astelehen goizean 5. mailakook Donostiako BiomaGUNEra irteera egin genuen.

Bertan, hainbat  zientzialariekin bost esperimentu ezberdin egiteko aukera izan genuen. Primeran pasatu genuen eta gauza berri asko ikasi genituen.
Arratsaldez,  June Gurrutxaga zientzialaria gonbidatu genuen gure ikasgeletara.  Junek Biomedikuntza ikasketak egin ditu eta egun,  doktoretza egiten ari da ikerketa lanak egiten jarraitzeko. Donostiako Biodonostia zentroan lanean ari da odoleko minbiziaren tratamendua hobetzeko ikerketak egiten. 
Bosgarren  eta seigarren mailako ikasleok arretaz eta interesez jaso genuen zure hitzaldia eta ikerketa zentro batean zelulekin nola lan egiten den ongi  ikasi dugu. 
Mila esker, June eta zorte on zure ibilbidean!!