EMAKUME ZIENTZIALARI BATEN BISITA

Lehengo ostegunean, LH 3.mailakoek emakume zientzialari baten bisita jaso genuen.

Otsailak 11 eta martxoak 8 egunen berezitasuna aprobetxatuz, lehengo astean Edurne Larraza informatikariaren bisita jaso genuen. Gure ikastolara etorri zen LH 3.mailako ikasleei hitzaldi bat eta jarduera batzuk egitera. 

Emakume hau informatikan aditua da eta Euskal Herriko Unibertsitatean egiten du lan. Hori dela eta, hasieran informatika zer den landu genuen, ikasle bakoitzak informatikaria izatea zer den marrazki batean plasmatuz. Ondoren, magia truko bat egin zigun, sistema bitarrarekin lotuta zegoena. Eta azkenik, irudi bitarrak landu genituen, haiei lotuta doazten kodeak ezagutuz. Modu honetan ordenagailuak nola funtzionatzen duten ikasi genuen.

Asko disfrutatu genuen Edurneren bisitarekin!