EMAIL BIDEZKO IKASLE TRUKEAK

DBH 1. mailako ikasleak Eibar BHIko ikasleekin elkartrukean

 

Azken asteotan DBHko lehen mailako ikasleek Eibar BHI ikastetxeko ikasleekin email bidezko trukea edo harremana egin dute. Era honetan ikasleek ezaguna ez duten baina euren adin bera duten ikasle batekin harremanetan jarri dira. Ikasle batzuek beste batzuek baino mezu gehiago trukatu dituzte euren artean eta hainbat erritmotan garatu dira elkar ezagutzak.

Guztiarekin, ikasleek mezu hauen bidez euren deskribapenak, izaera, zaletasunak, gogoko arloak eta abar partekatu dituzte beste ikasle batzuekin; eta, hala, ikastorduetan eskuratutako jakintzak praktika errealetan aplikatu ahal izan dituzte. Bide batez ere, sarean ibiltzeko oinarrizko pribatutasun neurri edo arauak eskuratzeko balio izango die ariketak.