ELKARBIZITZA ZIRKULUA: DBH 1. MAILA

Aurtengo ikasturtean, lehen aldiz, “Elkarbizitza Zirkulua” sortu dugu, DBH 1. mailako ikasleekin, tutoreekin eta orientatzailearekin.

 

Elkarbizitza Zirkulua gelako eta ikastetxeko elkarbizitza hobetze arren ikasleen partaidetza aktiboa sustatzen duen egitura egonkorra da. Berdinen arteko laguntzan oinarritzen da egitura mota hau.

Gela bakoitzeko lau ikasle izendatu dira ikasle laguntzaile bezala. Ikasle laguntzaile horiek gelakideek aukeratu dituzte, bizikidetza positiboaren alde egiteko egokienak diren ikaskideak aukeratzen laguntzeko ariketa batzuk egin ondoren. Ikasturtean zehar hainbatetan elkartu eta koordinatu gara, gelakideon harremanak hobetzeko asmoz. Lan bikaina egin dugu. 

Zorionak!