EKONOMIA ETA ZERGAK PROGRAMA MARTXAN DA DBH 4. MAILAKO EKONOMIA ETA EKINTZAILETZAKO SAIOETAN

Ikasleek zerbitzu publikoari eta iruzur fiskalari buruzko hausnarketa hasi dute.

 


Sektore publikoari buruzko kontzientzia pizteko eta gazteek kontzientzia fiskala hartzeko helburuekin Ekonomia eta Zergak Programa abian du Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean. Programak unitate didaktiko baten lanketa eta Aldunditik datorren teknikari baten hitzaldia uztartzen ditu.

Plataforma digital baten bidez, unitate didaktikoak eskaintzen dituen hiru blokeen lanketa osatzen ari dira DBH 4. mailako Ekonomia eta Ekintzailetzako ikasleak: euskal zerga sistemaren oinarrizko ezaugarriak eta zerga nagusien egitura ezagutu, Administrazioak zerga bidez jasotako diruarekin zer zerbitzu publiko eskaintzen dituen identifikatu eta, azkenik, iruzur fiskalaren aurkako borrokaren inguruko eztabaida sustatu.

Aldundiko adituarekin aurrez aurreko saioan, berriz, azalpenak entzun eta zalantzak galdetzeko aukera izan dute ikasleek.