EKONOMIA ETA ZERGAK PROGRAMA

Aurten ere, DBH 4. mailako ikasleekin, Ekonomia eta Zergak programa jarri dugu martxan Enpresa-Ekonomia ikasgaian.

 

Programa honen helburua da ekonomiari eta zergei buruzko oinarrizko jakintza ikasleengana hedatzea, zerga-kontzientzia handiagoa pizteko xedearekin. Horretarako, gazteekin hiru eduki multzo landuko ditugu: Sektore publikoa, Tributuak eta Iruzur Fiskala.

Programa aurrera eramateko plataforma bat dute eskura. Plataforman, euskal zerga sistemaren oinarrizko ezaugarriak eta zerga nagusien egitura azaltzen dira, Administrazioak zerga bidez jasotako diruarekin zer zerbitzu publiko eskaintzen dituen identifikatzen da eta iruzur fiskalaren aurkako borrokaren inguruko eztabaida sustatzen da. Hainbat saiotan zehar, ikasleek, eduki teorikoak jasotzeaz gain, bideoak ikusi, galderak erantzun eta norgehiagokak jokatu ahal izango dituzte.