EKONOMIA ARLOAN EUSKAL ZERGAK LANTZEN

DBHko 4. mailako ikasleek Ekonomia eta Zergen gaineko unitate didaktiko bat landu dute.

Egapeko DBH4-ko  Ekonomiako ikasleek parte hartu berri dute Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako unitate didaktikoan. Proiektu honetan euskal zerga sistemaren oinarrizko ezaugarriak eta zerga nagusien egitura azaltzen dira, Administrazioak zerga bidez jasotako diruarekin zer zerbitzu publiko dituen identifikatzen da eta, azkenik, iruzur fiskalaren aurkako borrokaren inguruko eztabaida sustatzen da. Lau saio izan dira guztira, lehenengo saioan teknikari batek ikasleei programan landu beharreko IKTen nondik norakoak azaldu zizkien. Gainontzeko hiru saioetan ikasleek Ekonomia irakaslearekin batera online egin dituzte ariketa praktikoak. Azkenik, programa honetan parte hartu duten ikastetxe ezberdinen arteko norgehiagoketan parte hartu dute, gaiaren inguruan jakintza zabalena nork duen ikusteko.