EKO-ORDEZKARIAK UDALETXEAN

Ekainaren 1ean, Agenda 30eko bilera egin dugu udaletxean.

Ikasturte honetako Agenda 30 proiektuari amaiera emateko, ekainaren 1an, Egape Ikastolako LH eta DBH mailako eko-ordezkariak Urnietako udaletxera joan gara. Bertan, lehengo asteko Foroan denen artean hartutako konpromisoak eta landutako proposamenak Urnietako alkateari, Jorge Seguradori, luzatu dizkiogu. Egape Ikastolako ikasleez gain, beste ikastetxeetako ikasleek ere parte hartu dute  Artelatz enpresarekin batera.
Aurten, Garapen Iraunkorreko Helburuen 7. helburua landu dugu: ENERGIA IRISGARRIA ETA EZ KUTSAGARRIA, eta hauek izan dira denon artean adostu ditugun konpromisoak:

  1. Argiaren kontsumoa murrizteko etxeetako bonbilak kontsumo baxukoak edo LED motakoak jarriko ditugu.
  2. Argi naturala aprobetxatuko dugu eta argi artifiziala bakarrik beharrezkoa denean erabiliko dugu. 
  3. Gelatik eta komunetik ateratzerakoan argi guztiak itzaliko ditugu.
  4. Berogailua soilik beharrezkoa denean piztuko dugu eta martxan dagoenean lehioak itxiko ditugu. 
  5. Hotza dugunean, arropa gehiago jarriko dugu berogailua piztu beharrean edo berogailuaren tenperatura 19-20ºC-tan mantentzeko erregulatuko dugu. 
  6. Eskolara joateko eta herrian zehar ibiltzeko autoak gutxiago erabiliko ditugu eta oinez edo bizikletaz joango gara. 
  7. Kotxea gutxiago eta garraio publikoa gehiago erabiliko dugu. 
  8. Etxean ditugun tresna elektrikoak gutxiago erabiliko ditugu. 
  9. Aparatu elektrikoak erabili behar ez ditugunean, ez ditugu ez piztuta, ez STAND BYen utziko, itzali egingo ditugu (telebista, bideojokoak…). 
  10. Bainatu beharrean dutxatu egingo gara, eta dutxatzerakoan, ur asko ez dugu erabiliko eta behar ez dugunean txorrota itxiko dugu, adibidez, xaboia bota behar dugunean. 

Horrez gain, proposamenak ere aurkeztu dira, 4 multzotan banatuta: argiteria, energia berriztagarriak, dirulaguntzak/pobrezia energetikoa eta sentsibilizazioa/herritarrei informazioa.  


Alkateak, udal Zerbitzuetako arduradunaren laguntzarekin, proposamen guztiak aztertu ditu eta, banan, banan, erantzun bat eman die. Herriaren egoera zein den eta eta zein aldaketak emango diren azaldu du.