EKAINBERRIRA BISITA

DBH 1. mailako ikasleak Zestoan izan dira, Ekainberri bisitatzen.

Irteerak Ekaingo kobazuloaren erreplikaren bisita, erakusketa gela eta tailerra uztartu ditu. Horrela, modu atseginean Ekaingo gizakien bizimodua eta pinturak gertutik ezagutu, barneratu eta ulertzeko aukera izan dute denek.

Ekaingo giza taldearen bi ezaugarri nagusi lotu dituzte ikasleek, pintura eta ehiza. Helburua galdera honi erantzutea izan dute: “ehizatzeko margotu al zuten?”. Horretarako, Ekaingo kobazuloan duela 13.000 urte egindako irudiak fitxa batzuen laguntzarekin ikertu dituzte. Bestetik, ehizaren mundura hurbildu dira, Historiaurreko armak erabiliz, janaria eta bestelako lehengaiak lortzeko estrategiak diseinatu dituzte eta zein animaliak ehizatu aukeratu dute.

Ekainberrira joan aurretik, ikasleek Historiaurreko bizimoduaren inguruan ezagupenak jaso dituzte Geografia eta Historiako klaseetan. Horrela, askoz ere gehiago baloratu dute bertan egindakoa eta gehiago disfrutatzeko aukera ere izan dute.