“EGUNEKO MEZUA” PROIEKTUA

Ikasturte honetan proiektu berri bat jarri dugu abian Egape Ikastolan.

Ikasturte berriek badituzte gogo eta motibazio berriak eta nola ez, ilusio berriak. Hori horrela, udako margoketa lanen ostean, Egape Ikastolako LHko sarrera itsuraldatuta, arbel bihurtu dugu sarrerako pareta. 

Sarrera bizia izan asmoz eta haurrak protagonista izatea helburu izanik, Lehen Hezkuntzako ikasleek, euskarazko mezu positiboak idazteko aukera izango dute. Era anitzeko mezuak izango dituzte idazgai, asmakizunak, leloak, esloganak… Bide batez, irakurketa-idazketaren prozesuan entretenimentu iturri gisa balioesteko aukera izango dute. Euskaraz aritzeko eta sortzeko aukera desberdinak eskaini asmoz sorturiko proiektua da honakoa eta ikasleek benetan erantzun bikaina eman diote ekimen honi. Jarrai dezagun beraz, motibazioarekin euskara zabaltzen eta ikasleen partehartzea sustatzen!