EGAPEZINE: ALDIZKARIA FRANTSESEZ

Frantseseko irakasgaian, DBH 4. mailako ikasleek “Egapezine” aldizkari digitala sortu dute.

4. mailako ikasleek beste mailetan frantsesa aukeratu duten ikasleei zuzendutako “Egapezine” aldizkaria editatu dute. Udan, hondartzan, igerilekuan edo nonahi irakurtzeko aproposa da. Horrela, oporraldian ere, frantsesa praktikatzeko aukera bikaina izango dute ikasleek.

Gure “kazetariek” beren interesetatik abiatuta, talde-lanean erabaki dute aldizkariak zein atal izango dituen eta nor izango den horietako bakoitzaren arduradun. Hiru astez lanean aritu ondoren, esku artean dugu jada emaitza oparoa. 

Musika, telesailak, bisitatzeko lekuak, zaldiak, futbola… eta beste hainbat gai jorratzen dira Egapezinen, eta denbora-pasetarako tarte txiki bat ere eskaintzen da.

Egin klik irudian aldizkaria ikusteko.