EGAPEn ere EUSKARA GARA!

Aurtengo edizioan ere EGAPE eta KORRIKA 1226 kilometroa elkarrekin eginez Urnietan barrena.

 

Korrikaren 24. edizio berri bat dugu ate joka. Martxoaren 19an emango ditu bere lehen urratsak Atharratzen eta Bilbo du helmuga martxoaren 29an. Tartean, Euskal Herriko txoko ezberdinetatik igaroko da; baita Urnietatik ere. Urnietan martxoaren 24ko goizaldean izango dugu, 00:55 inguruan eta EGAPE IKASTOLAKO komunitateak bat egingo du ekimen honekin. Eskuz esku ibiliko den lekukoa EGAPE IKASTOLAk martxoaren 24ko goizaldean, asteartean, jasoko du San Juan kalean eta Ikastolako herritar guztiak gonbidatu nahi ditu ekimen honetan parte hartzera.

Bitartean, EGAPE IKASTOLAko ikasleak buru-belarri dabiltza KORRIKA girotuz eta azken asteetan Korrikaren historian murgildu gara. Alde batetik, Korrikako historian izan diren abesti ezberdinen playlista egin dute eta abesti ezberdinen artean gustukoena zein izan den aztertzeko galdetegi bat ere egin dute. Bestalde, historian zehar diseinatu diren korrikako logo eta lelo ezberdinen bilduma egin dute. Azkenik, herria apaintzeko kartel eder askoak egin dituzte. 

 

 Euskaraz busti ditzagun Urnietako kale eta bazterrak!