EGAPEKO IKASLEAK URNIETAKO EUSKARALDIKO EKIMENETAN LEHEN LERROAN ARI DIRA

Azaroan 5ean, larunbatean, Zubitxo plazan Euskaraldiko ekitaldi berezia antolatu zen eta besteak beste, Egape Ikastolako gure ikasleek ekimenean aktibo parte hartu zuten.

 

Egape Dantza taldea zoriondu nahi dugu aparteko ikuskizunez gozatzeko aukera eskaintzeagatik eta bertan DBH 4. mailako gure ikasleak primerako artistak direla erakusteko aukera paregabea izan zuten.

Horrez gain, DBH 3. mailako ikasle talde bat izan genuen bolondres lanetan. Euskaraldiko ekimenean laguntza ematen aritu ziren Euskaraldirako erronkak botatzeko panela osatzen, ahobizi-belarriprest txapak banatzen eta baita banderolak eta poltsatxoak saltzen.

Eskerrik asko zuen prestutasunagatik!!!!