EGAPEKO GITARRA IKASLEEN EMANALDIA

Egapeko eskolaz kanpoko jardueretan gitarra ikasten diharduten lagunek kontzertua eman dute.

 

Asteazken arratsaldean, ekainak 11, gure gaztetxoek erakustaldi bikaina eskaini zuten Saroben. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako gitarra taldeek ikasturteari amaiera emateko bertaratu ziren guraso, lagun eta herritarren aurrean kontzertu ederra eman zuten 17:30etik aurrera.

Hortaz, ikasturtean ikasten aritu direna jendaurrean erakusteko aukera izan dute musikari gazteek. LHko gitarra taldeak astearte eta asteazken eguerdietan izan dituzte klaseak Xabi San Sebastian irakaslearen eskutik. DBHko gitarra taldea, aldiz, astelehen eguerdietan bildu da David Soriazu irakaslearen gidaritzapean. 

Jarrai dezagun musikarekiko zaletasuna garatzen!