EGAPE ZIRKUA IRITSI DA URNIETARA

Inauteria egunean zirkua iritsi da Egape Ikastolara

Pasa den ostiral arratsaldean, Egape Zirkuko karpa altsa zen Ikastolan eta inauteri giroan murgildu ziren Egapeko haurrak eta irakasleak. Egape zirkuan, trapezisten, malabaristen, ekilibristen, mimoen, pailazoen eta akrobaten ikuskizun ederrak ikusteko parada izan zuten bertaratu ziren ikusleek. Gozatu ederra hartu zuten ezbairik gabe, txalo zaparradak horien lekuko. Txiki eta handiak zirkuaren magian murgildu ziren eskani zuten emanaldi bikainari esker.