EGAPE IKASTOLAKO LAN BAT SAILKATU DA BOOKTRAILER LEHIAKETAN

Galtzagorri elkarteak urtero antolatzen duen Booktrailer lehiaketan Egape Ikastolako lan bat sailkatu da eta apirilaren 30era arte lan hau bozkatzeko aukera izango da.

 

Booktrailer bat liburu baten inguruko bideo motz bat da. Bertan, liburuaren inguruko informazio nagusia trailer modura aurkezten da jendeari jakin-mina piztu eta irakurtzera anima dadin. Booktrailer lehiaketa hau Galtzagorri elkarteak antolatzen du duela hamarkada batetik.

Aurten, Egape Ikastolatik DBH 3 eta 4. mailako ikasleek parte hartu dute. 3. DBHko ikasleek EUSKARA ikasgaian “Hormak” liburua irakurri dute eta 4. DBHkoek “Azken dantza New Yorken” liburua.

Booktrailerra egiteko ikasleek hainbat pausu jarraitu dituzte: lehenik eta behin, 2. hiruhilekoan Galtzagorri elkartearen formazio bat jaso zuten ikasleek; jarraian, maila bakoitzako ikasleek egokitutako liburua irakurri zuten etxean eta gelan landu ondoren, booktrailerrerako gidoiak prestatu eta booktrailerrak egin zituzten.

Ikastolatik lan bat sailkatu da bozketa faserako. Lanak ETENETA du izena eta 3. mailako ikasle batzuk egin dute. 

Bozkatzeko Galtzagorri Elkarteko web orrira sartu eta bertan eman behar da bozka. 

Lehenik, norbanako kategoriako bideo bat bozkatu.

Ondoren, aukeratu ikastetxekoa. Hor dago Egapekoa eta “ETENETA” izenburua du. Bozkatu.

Azkenik norberaren datuak idatzi eta bidali. 

Kategoria bakoitzean, bozka bakarra eman liteke. Bozkatzeko epea apirilaren 30ean amaitzen da beraz, animatu bozkatzera; irabaziz gero sari potolo bat lortzeko aukera izango dute gure ikasleek!!