EGAPE IKASTOLAKO IKASLEAK TOKIKO KOMERTZIOAREN ALDE

Azken urteetan bezalaxe gure DBH 4.mailako ikasleek kanpaina burutzen ari dira Urnietako komertzioa sustatu nahian. Gai honen inguruan herritarrak sentsibilizatzeko idatzia eta txartelak egin dituzte.

 

Urnietar agurgarria:

Gu, Egape ikastolako DBH 4. mailako ikasleak gara. Gutun hau zuei zuzentzen dizuegu zera esateko:

Urnietako merkataritzaren egoera aztertzen aritu gara azken hilabetean  eta ikusi dugu  azken urte hauetan, Urnietako merkataritza gutxituz joan dela, Garbera bezalako merkataritza-gune handien eta jendearen erosketa ohituren ondorioz. Izan ere, jendeak merkataritza-guneetan eta online erostea  nahiago izan ohi du, produktuak merkeagoak eta markakoak izaten direlako eta erosoagoa delako. 

Hori dela eta, guk, EGAPE ikastolako ikasleok eskaera bat egin nahi dizuegu: zuek Gabonetan eta egunerokoan Urnietan erosketak egitea eskatu nahi dizuegu. Horrela, herrian bertan erosteak abantaila ugari ekarriko dizkizkigulako. 

Alde batetik, produktuek kalitate hobea dute; bertakoak izatean kalitatea eta hauek egitearen prozesua hobea delako. Bestetik, produktuak herrian bertan erosita ez dugunez garraiobiderik erabiltzen, gutxiago kutsatuko dugulako eta azkenik, herriko langileak lagunduko ditugulako eta beraz, Urnietako merkataritza sustatuko dugulako. 

Eskerrik asko gutun hau irakurtzeagatik.    

Besterik gabe, gure eskaera kontuan hartuko duzuelakoan,                                                      

Egape Ikastolako 4. mailako ikasleak