EGAPE IKASTOLAKO IKASLEAK TOKIKO KOMERTZIOA SUSTATZEN

Aurten ere, DBH 4. mailako ikasleek arloartekotasunean tokiko komertzioa sustatzea helburua duen proiektua garatu dute.

 

Ikasleek Matematika, Euskara eta Artisautza jakintzagaietan Urnietako herritarren kontsumo ohiturak aztertu dituzte eta tokiko merkataritzaren abantailak ezagutu dituzte. Lanketa horren ondoren, herritarrek herrian erostearen aldeko kontzientzia har dezaten gutun bat idatzi eta zabaltzeaz gain, herrian zehar jartzeko kartelak prestatu dituzte.

"Herritar agurgarriak:

Gu, DBH 4.mailako ikasleak gara eta Urnietako denda txikiak laguntzeko proiektu bat egiten aritu gara. Proiektu hau aurrera ateratzeko hainbat gauza egin ditugu:

Lehenengo, zuen iritzia ezagutzeko inkesta bat prestatu dugu eta emaitzak aztertu ondoren, ondorio batzuk atera ditugu. Kartel batzuk ere egin ditugu eta Urnietako dendetan eta paneletan jarri ditugu.  Atera dugun lehenengo ondorioa da, jendeak gehiago erosten duela supermerkatu handietan hemengo dendetan baino. Bigarrenik, Urnietan gehien erosten den elikagaia goxokiak dira eta baita fruta ere. Hirugarrenik, nahiz eta erdiak baino gehiagok ez dituen baserriko produktuak erosten, jende dexente dago produktu horiek erosten dituena. Beraz, ondorioztatu dugu, nahiz eta batzuk erosketak Urnietan egiten dituzten, gehiengoak ez duela hala egiten.

Horrekin batera, gogorarazi nahi dugu Urnietako dendetan erosteak abantaila asko dituela. Adibidez, produktuak bertakoak izanik, gutxiago kutsatuko duzu eta gutxiago gastatuko duzu gasolinan. Denda handietan ez dauden produktuak aurkitu ditzakezu, zapore hobea edukiko dute, produktu kimiko gutxiago; beraz, osasuntsuagoak izango dira.

Beraz,idatzi honen bidez, eskatu nahi dizuegu Urnietako dendetan gehiago erosteko abantaila asko dituelako.

Adeitasunez, agur.

EGAPE BHI ikastolako DBH 4. mailako ikasleak "