EGAPE IKASTOLAKO IKASLEAK TOKIKO KOMERTZIOA SUSTATZEN

Egape Ikastola DBH 4. mailako ikasleak “Urnietan bizitza merkataritza anitza” lemapean kanpaina martxan jarri dute

Egape Ikastola DBH 4. mailako ikasleek beste urte betez Urnietako komertzioa sustatzeko eta herritarrak bertako saltokietan erosketak egitera bultzatzeko “Urnietan bizitza merkataritza anitza” lemapean kanpaina gauzatu dute. 

Euskara, balio etikoak eta informatika arloetan garatutako proiektua da eta Jolas eta Ekin elkartearekin elkar lanean jardun dugu. Proiektu honen xede nagusietako bat ikasketa zerbitzua garatzea izan da, hau da, ikasleek ikasitako ezagutzak indartu eta hobetzeko aukera izan dute, ikasitakoa errealitatera transferituz, giza-baloreak landuz eta komunitatearen onurarako zerbitzu bat eskainiz. Gainera, Urnietako dendariekin elkar lanean, herrian eragile aktibo bihurtu dira. 

Bi bideo ekoiztu dituzte tokiko merkataritzaren ezaugarriak goraipatuz, konfiantza eta gertutasuna, besteak beste. Abendua eta urtarrilean zehar ikasleek egindako promozio bideoak Saroben, zine-emanaldien aurretik ikusgai ipiniko dira. Honetaz gain, Ikastolako eta Udaleko web orrietan eta sare sozialetan ere ikusi ahal izango dira. Bestalde, kartela diseinatu eta herriko dendetan erakutsiko da.

Bideoak:

"URNIETAN BIZITZA MERKATARITZA ANITZA" DBH 4A

"URNIETAN BIZITZA MERKATARITZA ANITZA" DBH 4B

Beraz, herritarrak bertako komertzioetan kontsumitzera animatu besterik ez zaigu geratzen, tokiko merkataritza bultzatuz Urnietan bizitza egin ahal izateko eta herria bizirik mantentzeko.