EGAPE IKASTOLAKO EREMU INKLUSIBO BERRIA

Lh 3.mailako ikasleon gelan Patricia Celaya Reoyo arkitektaren bisita izan genuen.

Ikastolako gurasoa dugu Patricia Celaya eta ikastolako beste familia batzuekin sorturiko lan-taldean Egape Ikastolak izango duen eremu inklusibo berriaren diseinuan dihardu lanean. Oraingo honetan, LH 3.mailako geletan bere lanari buruz hitz egin zigun eta DBHko eraikin berriaren ondoko lur-sailean egingo den eremuaren proiektua nola doan  eta nolako eremu mota izango den erakutsi zigun.

Erakutsitakoak interes handia piztu zuen eta bertan jolasteko irrikaz gaude.