EGAPE IKASTOLAKO DANBORRADA

Irailaren 27an Danborrada emanaldia eskaini zuten Egape ikastolako ikasleek

Aurten lehen aldiz, Egape ikastolako ikasleek, San Mielei ongi etorria emateko, danborrada antolatu zuten ikastolan. Danborrada, ostiral eguerdian izan zen eta guraso zein familiarteko kide asko gerturatu zen emanaldira. Emanaldiari hasiera Urnietako ereserkiaren danbor hotsekin eman zitzaion. Ondoren, Txuri urdin, Tatiago, Iriyarena eta azkenik, berriz ere Urnietako ereserkia jo zituzten. Gozatu ederra hartu genuen bertaratu ginen guztiok..

Gora Egape eta gora San Mielak!!