EGAPE IKASTOLAKO BIGARREN HEZKUNTZA BAHEKETA SELEKTIBOAN

Egape BHIko ikasle eta langileek baheketa selektiboan parte hartu dute.

Azken egunetan Urnietan  kutsatze kopuru handia izan arren, Ikastolako Bigarren Hezkuntzan ez dugu positiborik izan ikasturtea hasi zenetik.

Herrian egoerak okerrera egin duenez, Osakidetzak gurean ere PCR frogak egitea erabaki du sintomartik ez duten pertsonak hautemateko eta horrela birusaren hedapena murrizteko.

Ostegun arratsaldean Egape Ikastolako Bigarren Hezkuntzako ikasleek, irakasleek eta langile ez irakasleek baheketa selektiboan parte hartu dugu modu eredugarrian. 

Antolaketa egokia tarteko ordu beteko iraupenarekin frogak bukatutzat eman dira. Orain emaitzen zain geratzen gara.