EGAPE IKASTOLA SANMIELETAN

DBHko ikasleak Sanmieletan parte hartzaile aktibo izango dira.

Egape Ikastolako Hezkuntza Proiektuaren helburuetan jasotzen dugu Ikastola herriari irekita egongo dela eta baita herrian eragile aktiboak izango garela. Hori dela eta, betidanik gure ikasleak Urnietan antolatzen diren ekimenetan parte-hartzaile aktibo izatera bultzatu izan ditugu, honela aurrez landutako konpetentziak eguneroko bizitzara transferitzeko aukera ezinhobea emanez. 

Sanmieletan gure ikasleek bere trebetasunak erakusteko aukera izango dute. Batetik, larunbatean, irailaren 30ean, DBH 4. mailako ikasleek ogitartekoak salduko dituzte txoznagunean. Bestetik, bigarren mailako ikasleak Sanmieletako sagardo probaketan izango ditugu. Usadioari jarraituz, Egape ikastola joandaneko bost hamarkadetan hortxe egon izan da plazan. Ikasleek eta haien tutoreek edalontziak salduko dituzte urnietar sagardogileen produktua dastatzeko egiten den ekimenean. Giro aparta sortzen da urriao lehen igande arratsaldez.

Ondo pasa Sanmieletan!!!!