EGAPE IKASTOLA PRAKTIKETAKO IKASLEEN IKASTETXE LAGUNTZAILEA

Unibertsitateko ikasleek Egape ikastolan euren praktikaldia egiten dute.

 

Ikasturtero gure artean hainbat ikasle hartzen ditugu irakasle praktikak egiteko. Normalean hiruhilabete inguru datoz eskolara irakaslearen egunerokoa ezagutzera eta bizitzera. 

Horretaz gain, eskolako proiektuak eta planak haien esku jartzen dira aztertu eta erabili ditzaten. Irakasleon jarduna behatzeko aukera izaten dute eta ondoren hainbat saio prestatu eta gelaratu behar izaten dituzte. Esperientzia guzti honekin praktikaldiko bukaerako lana unibertsitatean aurkeztu behar izaten dute. 

Gazte hauek, harrotasunez hartzen ditugu, ikasteko gogoz eta ilusioz datozelako guregana eta asko gure ikasle ohiak dira.