EGAPE IKASTOLA KALITATEZKO KUDEAKETA AURRERATURANTZ

Abenduaren 18an,Gasteizko Europa Jauregian ospatu zen ekitaldian,DBHko zuzendaria den Amaia Amutxastegik Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburuaren eskutik jaso zuen Kudeaketa Aurreratuaren Diploma

Kalitatea Hezkuntzan, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren oniritzia eta babesa duen ikastetxe publikoen sarea da. 2007. urtetik aurrera gara sareko partaide, EAEko beste 60 ikastetxerekin batera, eta,  2011n lortu genuen ziurtagiria. 

Ziurtagiri honen bitartez Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak  gure hezkuntza komunitateak etengabeko hobekuntzan egindako bidea saritu zuen, eskola-kudeaketa eta eskola-antolaketa arloan betetako lana agerian jarriz.

 

 

Beraz, Kalitatea Kudeatzeko Sistema (KKS) dugu ezarria, non ikastetxearen antolaketa eta ikastetxean egiten diren jarduera guztiak prozesuetan dauden antolatuta. Sistemaren bizkarrezurra  Hezkuntza Proiektua da (2017. urtean berritua),  bertan baitaude zehaztuta ikastetxearen ikusmira, helburuak eta ildo estrategikoak. Kudeaketaren helburua hobekuntza den heinean etengabeko ebaluazioa bideratzen dugu eskola komunitatean, hauen balorazio eta hobekuntza proposamenen bitartez gure jarduna eta eskaintzen dugun zerbitzua hobetzen eta aberasten dugularik. Bestalde, etengabeko formazioa gauzatzen dugu gure profesionalen artean egunerokotasunean berrikuntzak hedatzeko. 

2018. urtean hasita, Euskalitekin elkar lanean, Kalitatea Hezkuntzan kudeaketa sistema, Kudeaketa Aurreratua eredurantz egokitzea da helburua. AURRERAKA PROIEKTUA da epe ertainerako ikastetxearen egitasmoa. Beraz, 2018-2019 ikasturtetik aurrera Kudeadeta Aurreratuaren Eredura egokitzen ari gara gure kalitate sistema. Gauzak horrela, autodiagnostikoa egiteari ekin genion iazko ikasturtean eta aurten gure lanean dugun konfiantza dela eta, beste urrats bat eman dugu eta Kudeaketa Aurreratuari Diploma jasotzeko bidea egin dugu. 

Soilik bederatzi eskola publikoak izan gara aurrera pausua eman dugunok. Euskaliten kanpo kontrastea jaso dugu eta kudeaketa aurreratua osatzen duten elementuak garatzeko konpromisoa erakutsi dugunez Abenduaren 18an, Gazteisko Europa Jauregian ospatu zen  ekitaldian jaso genuen Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Aurreratuaren Diploma. DBHko zuzendaria den Amaia Amutxastegik Cristina Uriarteren eskutik jaso zuen ziurtagiria.

Zorionak Egape Ikastola!!!!