Egape Ikastola, emakume zientzialariekin bat.

6. mailako ikasleok emakumeek egindako zientziaz gehiago ikasi dugu.

Neska eta emakume zientzialariaren eguna dela eta, 6. mailako ikasle eta irakasleek bi erretratu alfabetiko egin ditugu. Bi testuak Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko katedrako 
 "Mujeres con ciencia" blogeko "Retratos alfabéticos"  atalean daude. Blog honen edukia Marta Macho Stadler matematikari eta dibulgatzaile zientifikoaren ikuskaritzapean dago.
Asko ikasi eta gozatu dugu Jane Goodall eta Dian Fossey bi zientzialari hauek deskubritzen. Gainera, emakumeen jarduera zientifikoa ikusaraztearen garrantziaz jabetu gara. Eta nola ez, lana blog honetan argitaratu ahal izatea sari handia izan da.