EGAPE IKASTOLA BHI "KERIK GABEKO GAZTEAK 2026" ARGAZKI LEHIAKETAKO IRABAZLE!

Gasteizen jaso zuten Gipuzkoako sari nagusiena.

 

Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak argazki lehiaketa antolatu du Kerik Gabeko Gazteak ekimenaren barruan. Aurtengo gaia “Bapeatu eta erre gabe denok irabazle” izan da. 

Kerik Gabeko Gazteak (KGG) programaren helburua da: batetik, ikasleak informatzea eta sentsibilizatzea tabako produktuen kontsumoak eta nikotina aska dezaketen gailuen kontsumoak osasunerako dakartzaten arriskuen inguruan; eta bestetik, nerabeen artean jokabide osasuntsuak sustatzea.

Urtarriletik 1DBHko geletan gaia lantzen aritu ondoren, proiektu bukaeran argazki lehiaketan parte hartzeko irudiak sortu genituen. Duela bi aste jakin genuen 1A gelako bi argazki lehiaketako finalisten artean zirela eta, ostiralean, Gasteizko Hegoalde Gizarte Etxean ospatu zen ekitaldi nagusira joan ginen.

Bertan jakin genuen lehiaketako irabazleak izan ginela! Zorionak!