EGAPE IKASTETXEAK EUSKARAREN EGUNA OSPATUKO DU ABENDUAREN 3AN

Abenduaren 3an, Euskararen Eguna dela eta, egun berezia biziko dugu Egape ikastetxean. Euskarari eta euskal kulturari protagonismoa emateko, hainbat jarduera antolatu ditugu ikastetxeko ikasleentzat.

Goizean zehar, ikasleek euskararekin lotutako hainbat jardueratan parte hartuko dute. Egunari hasiera emateko, 09:00etan, LH4 eta LH5 mailetako ikasleek lehen bertso saioa eskainiko dute, ikasleei eta familiei zuzenduta. 09:30ean, DBHko ikasleak ipuin kontalari bihurtuko dira, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako maila eta talde guztietara joanez.

10:30ean, Lehen Hezkuntzako ikasleek jolasgaraia elkarrekin ospatuko dute. 11:00etan, LHko ikasleek Kantu Txapelketako finala izango dute, eta DBHkoek, berriz, Prodigio euskarazko filma ikusiko dute. Kantu Txapelketaren ostean, Lehen Hezkuntzako ikasleek «Tu, tu, tu, euskaraz mintzatu» koreografiaren entsegu orokorra egingo dute.

Arratsaldean, berriz, 15:00etan hasita, euskararen aldeko korrika ibilbidea egingo dugu herrian zehar, euskararen lekukoa eramanez. Ibilbidea amaitzean, udaletxetik lekukoaren mezua irakurriko dugu.

Ospakizunari kolore berezia emateko, ikasle guztiak ikastetxeko zapia jantzita etortzera gonbidatzen ditugu. Oraindik zapirik ez dutenek ikastetxeko idazkaritzan erosi ahal izango dute, 5 euroren truke.

Gainera, familiei ere luzatu nahi diegu gonbidapena, arratsaldeko korrika ibilbidean gurekin parte har dezaten. Izan ere, euskara bizirik mantentzea guztion ardura da, eta elkarrekin ospatzeko eta euskararen alde egiteko aukera paregabea izango dugu.

Abenduaren 3an, euskararen alde korrika egingo dugu. Animatu eta parte hartu!