“EGAPE EGUNA” IKASTURTE AMAIERAKO JAIALDIA

Urtero legez, ikasturteari festa giroan eman genion amaiera Egape Ikastolan.

 

 

Ekainaren 13an, ostiral arratsaldez, izan zen ospakizun eguna. Ikasleen emanaldiekin hasi eta musikaz girotutako afari-meriendarekin bukatu zen Egape eguna. Tartean, haur eta gaztetxoentzat jolasak eta tailerrak, puzgarriak, diploma banaketa… izan ziren.

Egun berezi honetan ikas-komunitateko kide guztiek elkartzeko aukera izan genuen. Eskerrak eman nahi dizkizuegu era batera edo bestera jaialdian parte hartu eta lagundu duzuen guztioi.