EGAPE BHI-KO IRAKASLE TALDEA, IKASTURTE BERRIARI EKITEKO PREST

Ikasturte berria hasi dugu Egape BHI-n, eta ilusioz eta indarberrituta ekin diogu 2026-2027 ikasturteari.

Aurten ere, gure ikasleen hezkuntza- eta garapen-prozesuan laguntzeko konpromisoa duen irakasle talde zabala izango dugu bidelagun. Talde-lana, elkarlana eta berrikuntza izango dira gure eguneroko jardunaren oinarrietako batzuk, betiere ikasleen beharrei erantzutea eta haien ongizatea eta ikaskuntza sustatzea helburu.

📸 Hemen duzue aurtengo ikasturteko Egape BHIko irakasle taldearen argazkia.

Ikasturte berri honetan ere, elkarrekin ikasten, hazten eta aurrera egiten jarraituko dugu.

Ongi etorri 2026-2027 ikasturtera!