EA2030: ESKOLARTEKO FOROA

Maiatzaren 18an, Lekaion, Urnietako ikastetxeetako haur eta gazteak elkartu ginen ikasturte honetan EA2030 programaren baitan egindako lana aztertzeko.

 

Aurtegoa 17.GJHa izan da, “Energia eskuragarri eta ez kutsatzailea”, eta ikasleek hainbat ikuspegitatik landu dute. Adibidez, eskolan bertan argien erabilera aztertu dute eta honen inguruan hartu beharreko ohiturak sakontzeko lana egin dute.

Lehen hezkuntzako ikasleak haien etxean zenbat energia kontsumitzen duten jabetzeko hausnarketa egin dute eta gehiegizko kontsumoak planetan izan ditzakeen ondorioak ere aztertu dituzte. Bestalde, Bigarren Hezkuntzako ikasleek herriko kaleetako argiteria ikuskatu dute, herritarren energia kontsumoaren inguruko ohituren inguruan galdeketa egin dute eta hainbat emaitza jaso eta interpretatu dituzte. Zaharrenek “pobrezia energetikoaren” inguruan jardun dira eta energia kontsumoa murrizteko aukerak aztertu dituzte. 

Espero dezagun egindako lanaren ondorioz gure ikasleak gero eta arduratsuagoak izan daitezela energia kotsumoaren inguruan.